erran.eus

Norbere burua zaintzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Leitzan, 60 urtetik gorako emakumeei zuzendua

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Urtarrilaren 5era arte eman daiteke izena, Gizarte Zerbitzuan

‘Gure buruak zaintzen’ ikastaroa antolatu du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak, 60 urtetik gorako emakumeei zuzendua. Izen ematea urtarrilaren 5era arte zabalik dago Gizarte Zerbitzuan (948 510840 telefonoan) eta ikastaroa urtarrilaren 11, 18 eta 25ean eta otsailaren 1ean eskainiko dute Leitzako eskolan, 17:00etatik 19:00etara.

Aipatu bezala, 60 urteko edo gehiagoko emakumeei zuzendua dago ikastaroa. Emakumeak etxeko eta baserriko lanetan jardun dira, seme-alabak hazi eta hezi dituzte, gurasoak zaindu dituzte, eta orain bilobak zaintzea tokatzen zaie.Eta beraien buruak noiz zaintzen dituzte? Heldu da ordua denbora beraientzat ere hartzeko.

Edukiei dagokienez, norberaren ongizatea bilatzeko eskubidearen aldarrikapena edo biomugimenduaren bidez tentsioak askatzen ikastiko dute, besteak beste. Maite Blanco (psikologoa eta gestalt terapeuta) eta Teresa Martínez (psikologoa eta biomugimenduan aditua) izanen dira ikastaroaren emaileak.

2017/01/11

Leitzako eskola Leitzaldea Leitza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa