Urrezko aizkolariak eta harrijasotzaileak ariko dira igande eguerdian Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 28a, 11:07

Aizkoran Jon Rekondo eta Donato Larretxea lehiatuko dira 10 kanaerdikoko lanean eta harri jasotzen, Gorka Etxeberria eta Xabier Peñagarikano gipuzkoarrak

Urrezko Aizkolarien Kopako eta Urrezko harrijasotze txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte urriaren 30ean, igande eguerdiko 12etan Leitzako Amazabal pilotalekuan. 

Aizkolariei dagokienez, Jon Rekondo leitzarra eta Donato Larretxea aranztarra izanen dira aurrez aurre, 10 kanaerdikoko lanean. Galtzailea kanporatua geldituko da eta irabazleak bertze kanporaketa bat jokatzeko aukera izanen du.

Harrijasotze txapelketan, berriz, bi harrijasotzaile gazte ariko dira nor baino nor gehiago: Aizarnazabalgo Xabier Peñagarikano eta Orioko Gorka Etxeberria. Bi minutuko txandetan, 150 kiloko harri laukiarekin, 113 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko borobilarekin ariko dira lanean. Altxaldi gehien egiten duenak sailkatuko da hurrengo kanporaketarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun