Oialdetxoko gaztetxokoa urriaren 30ean irekiko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 26a, 07:46

12-16 urteko gazteei zuzendua, igandero 17:00etatik 20:00etara irekiko dute

Urritik martxora arte, igandero egonen da zabalik  Leitzan Oialdetxoko gaztetxokoa 17:00etatik 20:00etara. Gune hau 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago eta aisialdian, joku eta jarduera desberdinen bidez balore eta gaitasun desberdinak lantzea da helburua. Bi begirale izango dituzte: Manex Moreno eta Edurne Zabaleta. 

Oialdetxokon ibiltzeko sozio txartela egin behar dela gogorazi dute. Bide batez, eskerrak eman nahi izan dizkiete Guraso Elkarte Katolikoko kideei lokala uzteagatik, Amazabal Institutuko Guraso Elkarteko kideei  ekimena antolatzeagatik eta Udalari proiektua finantzatzen laguntzeagatik, baita orain arteko parte-hartzaileei ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun