erran.eus

Antton Apezetxea eta Iker Salaberria pilotari goizuetarrak Nafarroako Kirol Jolasetan txapeldun

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Erraz nagusitu ziren kadete eta jubenil mailetako buruz buruko finaletan

Nafarroako Kirol Jolasetako pilota txapelketako kadete eta jubenil mailako txapelak Goizuetara eraman dituzte Antton Apezetxeak eta Iker Salaberriak. Urriaren 22an Labriten jokatutako finaletan nagusitasunez irabazi zuten.

Antton Apezetxea eta Iker Salaberria pilotari goizuetarrak Nafarroako Kirol Jolasetan txapeldun
Apezetxea eta Salaberria goizuetarrek Nafarroako Kirol Jolasetako buruz buruko pilota txapelketa irabazi dute, kadete eta jubenil mailan. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Kadete mailako finalean, Umore Onako Antton Apezetxeak 18-6 irabazi zion Oberenako Francisco Javier Oskoz-i. Partida hasieratik aurretik izanzen Apezetxea (6-1, 7-2, 8-3), baina 8-6ra hurbiltzea lortu zuen Oskozek. Horixe izan zen bere azken tantoa ordea, hurrengo hamarrak segidan egin baitzituen goizuetarrak txapela eskuratzeko.

Jubenil mailan, oraindik lehia guttiago izan zen, Iker Salaberriak 18-2 irabazi baitzion Jon Mariezkurrenari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa