Larunbat goizeko 9etan txistulariek diana joko dute eta ordu berean plazatik abiatuko dira Mendibil BTT taldekoak, Leitzan barna irteera egiteko. Haurrentzako rokodromoa eta zaldi ibilaldiak ere antolatu dituzte plazan 11:00etik 13:00etara. 12:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia izanen da eta segidan, Incansables txarangak alaituko ditu herriko bazterrak. 14:30ean Udaletxe azpiko karrapean bazkideen bazkaria izanen da eta ondoren ingurutxoa dantzatuko dute. 21:30 aldera luntxa eta ondoren Joxe Mendizabalen eskutik dantzaldia izanen da.