Idazkari postua aldi baterako betetzeko deialdia argitaratu du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 26a, 09:05

Eskaera eta dokumentazioa udaletxean utzi beharko da urriaren 21eko 13:00ak baino lehen

Lanpostuan jarduteko euskara ezagutza frogatzea ezinbestekoa izanen da eta Zuzenbidea, Zientzia Politikoetako edo Soziologiako lizentziatu titulua izan beharko dute hautagaiek. Izena eman nahi dutenek, Leitzako Udaletxean egin beharko dute urriaren 21eko 13:00ak baino lehen.

 

Ondoren, probaldiari ekingo zaio. Bi ariketa eginen dira, euskara proba (titulua ez dutenek) eta proba teoriko-praktikoa burutuko da azkenik. Aldaketarik ezean, aurreikusitako datak hauek dira: Euskara proba azaroaren 3an, 10:00etan eginen da eta proba teoriko-praktikoa azaroaren 15ean, goizeko 9:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun