Leitzako kiroldegia azarora arte itxita egonen da berritze lanak direla eta

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 26a, 08:49
Kiroldegia ahalik eta baldintza hoberenetan irekitzeko lanean ari dira.

500.000 euroko inbertsioa eginen da

Abuztuko osoko bilkuran esleitu zen kiroldegia berritzeko lanen zatirik handiena eta guztira 500.000 euroko inbertsioa eginen da. Berritze lanek ur filtrazioak konpontzea, egitura indartzea eta energia aurreztea dute helburu. Kiroldegiko bazkideei obra dela eta eragozpenak konpentsatzeko modu bila ari da orain kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen den Anikote udal enpresa.

 

Udalak adierazi duenez ezagunak ziren Leitzako kiroldegiak zituen arazoak «ur filtrazio handiak zeuden paretetan, teilatuan zein leihoetan. Horrek, besteak beste kiroldegiko egituran eragina izan du». Udan zehar egin dituzte teilatua konpontzeko lanak eta abuztuan esleitu eta orain egiten ari diren lanek egitura indartu eta leihoak aldatzea dute helburu. Azpiegutura bera ere zahartzen hasita zegoen eta energia galera handia ematen zen kiroldegian. Horregatik, gaur egungo araudietara modaltu eta fatxada berrituta energia aprobetxatzeko lanak ere eginen dira Kiroldegian. Aipatutako berritze lanez gain, hainbat mantenimendu lan ere egiten ari dira aldagela eta pasiloetan, obra handiena bukatuta Kiroldegia ahalik eta baldintza egokienetan irekitzeko. Aurrerago muskulazio gela guztiz berritzeko asmoa ere badago.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun