erran.eus

Plazaola Natur Bideko Maratoia eta Maratoi Erdia arrakastatsuak suertatu ziren

  Kirola  Leitzaldea

425 korrikalari abiatu ziren eta maratoian Mikel Rodriguez eta Eva Esnaola nagusitu ziren

Plazaola Natur Bidearen lehenego Maratoia eta Plazaolako X. Maratoi Erdia egin ziren irailaren 11n. Bi probak Plazaola Partzuergo Turistikoak, Andoaingo Udalarekin batera, sustatu ditu, antolaketa Diversport enpresaren ardura izanik. Hain zuzen ere, enpresa hau “Maraton Vias Verdes” Estatu mailako probaren sortzailea da. Zirkuitua 5 probaz osaturik dago, horietariko lau finkaturik daude jada (Madrid, Girona, Castellon eta Tarragona), eta aurtengo berritasuna Plazaola da. 2017an, helmuga berri bezala Mallorca sartu da. 

Plazaola Natur Bideko Maratoia eta Maratoi Erdia arrakastatsuak suertatu ziren
Plazaolako Maratoiko emakumezkoen eta gizonezkoen podiumak, elkarrekin. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Plazaola Natur Bideko Maratoiak Nafarroa eta Gipuzkoa lurraldeak lotzen ditu, Plazaolako bide berdetik abiatuz, trenbide zaharretik hain zuzen. Proba honek bi distantzia ezberdin ditu. Leitzatik atera zena 26kilometrokoa (Plazaolak bultzatzen duen Maratoi Erdiko hamargarren edizioa izan da), eta Lekunberritik atera zena 42 kilometrokoa, biak horrela Andoainen bukatuz, trenbide zaharretik,.

Ekitaldiak partaidetza eta antolakuntza mailan arrakasta handia izan zuen. Bertakoak eta atzerrikoak diren pertsonek parte hartu zuten proban, 425k guztira. Udalerrien, boluntarioen, komertzioen eta erakundeen inplikazioari esker, ekitaldia benetan arrakastatsua izan zen.

26 kilometroko distantzian, azken hiru kilometroak arte, 3 atleta egon ziren lehian pódium-ean egoteko asmoarekin: Raul Amatriain, Ibai Alba eta Joseba Jauregi. Azkenean Raulek, 1:29:41 denboran, proba irabazi zuen. Raulek egundoko curriculum-a dauka kirol probetan: 2014ko luzeera handiko duathlonen Espainako txapelduna izan zen, eta luzeera ertaineko duathlonen Espainako hirugarrena geratu zen. Ibai Alba (1:29:49), bigarrena izan zen; eta hirugarren postuan Joseba Jauregi (1:30:22) iritsi zen Andoaingo helmugara.

Emakumezkoetan, Uxune Tenak, hasieratik ederki kontrolatu zuen proba eta erraz irabazi zuen, 1:54:16ko denbora lortuz. Bigarren sailkatua mail honetan Arantxa Perez izan zen (1:55:16), eta hirrugarrena Ana Gonzalez (1:58:06).

42 kilometroko distantzian, 15. kilometroa arte, Andoaingo Mikel Rodriguez eta Lleidako Cerverako “Esports Truga-Fondistes” taldeko Hugo Figueras kataluniarra (Girona eta Ojos Negros-eko azken maratoien txapelduna), lasterketaren buruan egon ziren, parez pare. Hortik aurrera, apurka apurka, Mikelek aurrea hartu zuen, eta 2:27:04-ko errekor denboran iritsi zen Bide Berdeen Maratoi zirkuituan. Hugok erritmoa mantendu zuen 40 km-ra arte, non Koldo Agirrek aurreratu zuen eta 2:39:04-ko denborarekin bigarren postua lortu zuen. Azkenean, Hugo Figueras-ek hirugarren postua lortu zuen 2:39:18-ko denborarekin. Bixente Igartzabal lesakarra laugarren izan zen.

Nesketan, Eva Esnaola Hernani Kirol Taldeko iraupen-lasterkari beterana, lehendabiziko kilometrotik buruan jarri zen eta podium-a lortu zuen 03:09:25-ko denbora eginez. Honen jarraian, Sonia Bassas kataluniarra (03:25:20) eta Ainara Murua (03:25:34) izan ziren.

 

Hurrengo ediziorako lanean

Plazaolako Partzuergo Turistikoak lehen Maratoiaren eta Maratoi Erdiaren proben emaitzei ez ohiko balioespena ematen dio. Hau guztia hobetzearen alde, aldaketak egin behar direla kontziente izanda, bai antolakuntza, bai komunikazio eta proiekzio arloetan, balantze positiboa egin dute. Dagoeneko bi proben hurrengo ediziotarako lanean ari dira Diversport enpresarekin, bi distatzietan bultzatzeko, eta noski, inguruko turismoa bultzatzeko. Aurrez ikusita dago ekitaldiaren data berria udazken amaierarako argitaratzea.

Aipamen berezia egin nahi dute, laguntza handia jaso dutelako bai pertsonalki, ekonomikoki eta logistikoki, Larraungo, Lekunberriko eta Leitzako Udalei esker. Eta nola ez, Leitzan irteeran parte hartu zuten borondatezko pertsona taldeari, baita ere Ttutturre Mendi-Klubekoei, boluntarioki ibilbide guztian zehar banatuta zeuden anoa-gune guztietaz arduratu baitziren. Hori guztia, KIROLMANK Kirol Mankomunitateko arduradun teknikoak koordinatuta.

Era berean, kolaborazio estuaren balioespen oso positiboa egiten da Andoaingo Udaletxearekin, hala nola, Nafarroako Gobernutik jasotako laguntza ere, hurrengo edizioetan indartzea nahi dute antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa