Kaxkabeltzak antolatutako azokan jende asko ibili da pagotxaren bila

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 12a, 11:00
V. Stock azokan udaberri-udako jantzi, osagarri, oinetakoak... eros zitezkeen modu onean.

Kaxkabeltza Leitzako komertzianten elkarteak antolatuta V.Stock azoka izan zen irailaren 10ean. Elkarteko zazpi kidek atera zituzten beraien salgaiak kalera eta herritar eta bisitari asko izan ziren goiz eta arratsaldez Leitzako plazara hurbildu zirenak.

 

Biok jantziak, Eder gunea, Garbi drogeria, Hernandorena burdindegia, Kapritxo, Kulunka eta Leitza Kirolak komertzioek parte hartu zuten azokan. Jantziak, oinetakoak, osagarriak, estetikako produktuak, tresneria... eros zitekeen modu onean. Egindako erosketak eskertzeko, 20 eurotik gorako gastua egiten zutenen artean urdaizpiko bat zozketatu dute komertzianteek.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun