Herrietako bestetako kontuak

Ekitaldiz gainezka datoz Leitzako Santiburtzio pestak

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 9a, 07:54
Leitzako plaza ingurua animazioz beteko da egunotan.

Abuztuaren 10etik 15era hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Asteazken arratsaldeko 7etan botako dute txupinazoa baina aurretik ospakizunekin dabiltza Leitzan. Asteburuan erreparto egune eta umeen eguna izan dituzte eta lehen suziria baino lehen, herri kirolak, manifa eta bazkariak izanen dituzte asteazkenean ere. Ondotik, egitarau zabal-zabala, pestazaleentzako prest.

 

ABUZTUAK 10, asteazkena

11:30 Kuadrillen arteko herri kirolak plazan. 13:00 Elkartasun manifa. 13:30 Jubilatuen bazkaria. 14:00 Herri bazkaria Karrapean musikaz alaituta. 19:00 Txupinazoa eta Plazaola ­aldizkariko azalaren ­egileari ­sari-ematea. Ondotik, ­Incansables ­txaranga, txistulariak, erraldoiak, ­gaiteroak eta buruhandiak ibiliko dira herrian barrena kalejiran. 19:30 Musika Aurrerako atarian. 22:00 Suzko ­zezena. 23:00 Trikidantz taldearen emanaldia plazan. 01:00 Incansables txarangaren erronda.

 

ABUZTUAK 11, osteguna

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 10:30 Hamaiketako irekia Karrapean. 12:00 Aurrera dantza taldeko Ezpatadantzariak plazan. Ondotik afizionatuen arteko pilota partidak plazan. 13:00 Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 17:00 Leitzako Bertso Eskolako kideen saioa Aurrerako atarian. 18:00 Zezenak plazan. 19:00 Aizkolariak plazan. Jon Rekondo eta Ruben Saralegi. Ondotik goxokiak banatuko dira. 19:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak. 21:00 Leitzako Ingurutxoa nahi duten guztientzat. 22:00 Suzko zezena. 23:00 Laiotz taldearekin dantzaldia. 01:00 Incansables txarangaren erronda.

 

ABUZTUAK 12, ostirala

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroak eta behiak plazan. 09:00 Zunba plazan. Ondotik gazte gosaria. 11:30 Txoro txaranga. 11:30 Gazte jokoak herrian barrena. 13:00 Txakolin dastaketa. 13:00 Incansables txaranga karrapean. Ondotik gazte bazkaria Karrapean. 17:00 Zezenak plazan. 18:00 Txosnen irekiera Iruindarock elektrotxarangarekin. 18:30 Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Gero goxokiak banatuko dira. 20:00 Gazte manifa. 0ndotik Iruindarock elektrotxaranga herrian barrena. 20:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak Aurreratik aterako dira. 22:00 Suzko zezena. 23:00 Leihotikan eta El Diluvi taldeen kontzertua. 01:00 Dj Bull plazako txosnan. 01:00 Atekabeltzen Dodosound. 01:00 Incansables txarangaren erronda. 03:00 Ingurutxoa.

 

ABUZTUAK 13, larunbata

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 12:00 Nesken esku pilota partidak. 12:00 Paella lehiaketa Karrapean. 13:00 Umeentzako aparra plazan. 13:00 Incansables txaranga plazan. 18:00 Zezenak plazan. 19:00 Bertsolariak plazan: Oihana Iguaran, Agin Laburu, Andoni Egaña, Luze, Joanes Illarregi eta Itturri. Ondotik goxokiak banatuko dituzte. 19:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak Aurreratik. 20:30 Rock kalean elektrotxaranga. 22:00 Suzko zezena. 23:00 Tximeleta taldea. 01:00 Incansables txaranga gaueko erronda egitera aterako da.

 

ABUZTUAK 14, igandea

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 12:00 Alturako aizkoran Eneko Saralegi, lege zaharrera herriko korrikalariak eta herri kiroletan sorpresa. 13:00 Incansables txaranga Aurreratik. 17:30 Falkoneria (cetrería). 18:30 Azken trena. ­Ondoren goxokiak banatuko dira.  19:30 Pilotariak Amazabal­ frontoian. 20:00 Incansables txaranga eta buruhaundiak. 21:30 Suzko zezena. 22:00 Herri afaria plazan. 01:00 Incansables txaranga. 01:00 Zezenak plazan.

 

 ABUZTUAK 15, astelehena

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 12:00 Emakume aizkolarien saioa: Itxaso Onsalo (Areso), Leire Astiasaran (Zizurkil), Amaia Gartzia­ (Bera) eta Nerea Sorondo (Bera). Eta harria jasotzen Josetxo Urrutia. 13:00 ­Incansables txarangaren erronda. 14:30 Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean.­ 18:00 Helduen entzierroa eta ondoren zezenak plazan. 19:00 Helduen ­Ingurutxoa plazan. Ondotik goxokiak banatuko dira. 20:00 Patxi eta konpañia. 22:00 Suzko zezena. 23:00 La Cantina mariatxiak. Eta amaitzeko Gaixoa ni Incansables­ txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun