Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa Leitzatik abiatuko da uztailaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 28a, 09:05
Euskal selekzioaren aldeko mendi martxaren kartela.

Zortzi eguneko zeharkaldia, Urduñan bukatuko da

Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak 2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik urtero antolatu dute eta  ESAIT desagertu bada ere, mendi martxak aurrera segi eta 16. edizioa izanen da aurtengoa. Uztailaren 30ean abiatuko dira eta zortzi egunez  Leitzatik Urduña arteko zeharkaldia egingo da Euskal Selekzioa Martxan, herri borondatez ofizialtasuna! lelopean.    

 

Egunean bataz besteko 7-8 orduko txangoa eginen da, 20-30 kilometro ibiliz. Mendibil Mendi taldeak bat egin du deialdiarekin eta 10:30ean plazara azaldu eta mendi martxan parte hartuko dutenekin batera Betelura arteko bidea egitera animatu nahi dituzte herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun