Ur festa antolatu dute uztailaren 29an Leitzako igerilekuan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 27a, 08:01
Ostiral gaueko 10etan hasiko da Leitzako igerilekuko ur festa.

12-16 urteko gaztetxoei zuzendua, ostiral gaueko 10etatik aurrera 

Leitzako kiroldegiak, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen, Leitzako Udalaren, Goizuetako Guraso Elkartearen, Karrape Irratiaren, Gozamenez koordinadoraren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz Ur-Festa 2016 antolatu du uztailaren 23an, ostiral gaueko 10etan hasita Leitzako igerilekuan, 12-16 urteko neska-mutilei zuzendua.

 

Alkoholik gabeko festa izanen da, baina gozamenez beteriko gaua: musika, gaueko murgilaldia uretan, alkoholik gabeko maitasun edabeak, jokoak eta bideoak izanen baitituzte, lagun harremanetan gozatzeko helburuarekin. Sarrera 2 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun