Jon Kanflanka ez da Euskal Herriko sega txapelketaren finalean izanen

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 26a, 11:34
Jon Kanflanka ez da aurten Euskal Herriko finalean izanen.

Leitzarrak ez zuen lau onenen artean sartzerik izan Aiako kanporaketan 

Uztailaren 24an jokatuko ziren Aian gizonezkoen Euskal Herriko sega txapelketaren kanporaketak. Bederatzi segalariak, bi multzotan banandu eta bi kanporaketa egin ziren egun eta toki berean. Jon Kanflanka leitzarrak ez zuen finalerako txartela eskuratzerik izan.

 

Segalariak 30 minutuz aritu ziren Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko belardian ariko dira, ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzeko helburuarekin. Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuak (lauk denera), abuztuaren 7an jokatuko den finalerako txartela lortu zuten. Hain zuen, Gipuzkoako finala jokatu zuten lau segalariek jokatuko dute Euskal Herrikoa ere: Jokin Etxeberria (1.646 kilo), Julen Gabirondo (1.499,5 kilo), Igor Esnaola (1.373 kilo) eta Arkaitz Arteaga (1343,5 kilo).

Mikel Berekoetxea gorritiarra, Jon Kanflanka leitzarra eta Iban Pardo, Iñigo Mercader eta Suharri Irazustabarrena gipuzkoarrak finaletik kanpo gelditu dira.

Beste aldetik, Ormaetxeak desafioa bota die kanporaketan aritu diren bederatzi segalariei, ordu eta erdiko lan baterako. Larunbat honetan, Asteasuko Izurtzun egonen da 19:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun