Ligoteo osasuntsuari buruzko tailerra eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 26a, 10:47

Uztailaren 28an eta abuztuaren 2an eginen dituzte 16 urtetik gorakoei zuzendutako saioak

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik, 16 urtetik gorakoei zuzendutako ligoteo osasuntsuari buruzko tailerra antolatu du Goizuetan Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak. Bi saio eginen dituzte, uztailaren 28an eta abuztuaren 2an, 18:00etatik 20:00etara Udaletxeko Ganbaran.

 

Nerabezaroa zein gaztetasuna izanik beste pertsonekiko erakargarritasuna bereziki pizten den unea, eta jakinik, aldi berean, pertsona bakoitzak bere erritmo eta bere modu propioa duela ligatzeko, ez ligatzeko edo proposamen bati baietz edo ezetz esateko, interesgarria iruditzen zaigu ligoteo edo ezagutza prozesu horretan ematen diren elemetuak aztertzea eta lantzea.

Tailerraren helburua ez da ligatzen ikastea, fenomeno horren azterketan eta gure buruarekiko ezagutzan kokatzen da gehien bat. Horrekin, ligoteo sanoago bat landuko dugulakoan gaude.

Garrantzitsua da gazte hauei horretarako tresnak ematea, taldeak eta ingurukoen presioa gaindituko dituen tresnak eskeini, alegia, autoestima eta autoezagutzaren bidez lortuko ditugunak. Horretaz gain, errespetua eta berdintasuna osagai ezinbestekoak dira koktel honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun