Leitzan autoa partekatzeko Tartarkar.eus plataforma sortu da

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 28a, 07:47
Webgunean erregistratu orduko erabil daiteke tartarkar.eusen zerbitzuak.

LeitzEKO Kontsumo Taldeak izan du ideia garatu eta lantzeko ardura 

«Gastuak partekatu, bidelagun berriak egin eta aztarna ekologikoa gutxitzeko» helburuekin jarri du martxan webgunea LeitzEKO Kontsumo Talldeak eta Leitzara edo Leitzatik autoan bidaiatuko duen edonork erabiltzeko aukera du

Erregistratu, ezizena eskuratu eta bidaia argitaratu besterik ez da egin behar autoa partekatu nahi bada, Leitzara doazen edo Leitzatik irteten diren bidaietan. Horretarako aukera ematen du abian jarri den tartarkar.eus plataformak.

Garraio publikoak eskaintzen dituen aukera eskasei aurre egiteko sortutako ekimena da Tartarkar, Leitzako Udalak 2014an antolaturiko parte-hartze prozesuaren ondorioz sortua. LeitzEKO Kontsumo Taldeak bideratu du proiektua eta haren printzipioekin bat egitea izan da helburua. Hots, gaur egungo garraio-ohituren inguruan hausnartzea: «mugikortasunaren indibidualizazioaren, herri barreneko kotxearen erabilpenaren eta garraio-mota ezberdinek eragiten duten energia-kontsumoaren» inguruan, besteak beste.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun