Igeriketa ikastaroak antolatu dituzte Leitzan uda denboraldirako

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 23a, 07:27
Uztailaren 1era arte eman daiteke izena Leitzako igeriketa ikastaroetan.

Haur zein helduei zuzenduak dira eta uztailaren 1a arte eman daiteke izena

Leitzako kirol instalazioak kudeatzen dituen Anikote enpresa publikoak igeriketa ikastaroak antolatu ditu uda denboraldirako Leitzako udal kirodlegian. Ikastaroak haur zein helduei zuzenduak dira, maila ezberdinetan eta astelehenetik igandea izanen dira, 11:00etatik 20:00ak bitarteko txandetan. Izen ematea uztailaren 1era arte egonen da zabalik kiroldegian. Igeri egiteko kalea egunean bi aldiz jarriko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun