Konposta nola egin ikasteko tailerrak antolatu dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 13a, 09:00

‘Ateraiozu barnean daraman konposta!’ lelopean, Mendialdeko Mankomunitatearen eskutik

Mendialdea Mankomunitateak konposta egiten ikasteko tailerrak antolatu ditu ekainaren 15, 16 eta 17an Leitzan.  Ateraiozu barnean daraman konposta!’ da aukeratu duten leloa eta luarra edo konposta egiteko argibideak emateaz gain, beharrezkoa den materiala ere banatuko dute. 

Ikastaroak egun, ordu eta auzo-konposta gune desberdinetan eskainiko dituzte. Ekainaren 15ean 18:00etan hasita  Manuel Lasarteko auzo-konposta gunean izanen da lehenbizikoa eta 19:00etan Sagastimearrean (Guratz Mendi Elkartearen ondoan). Ekainaren 16an berriz,  11:00etan Areko zubian, 18:00etan Gazpiluzulon eta 19:00etan Amazabalen. Bukatzeko ekainarean 17an 18:00etan Patxi Arrazolako konposta gunean eta 19:00etan Arakindegiko gunean egingo dituzte.

Ingurumena zaintzea guztion ardura da, eta auzo-konpostajeari esker hondakinak mu­rrizten ditugu, garraioak eragindako kutsadura ekidin eta gure lurren emankortasuna hobetu. Hondakin organikoak etxeko hondarren %40 dira. Hori dela eta, materia organikoa birziklatzeak, ekintza xumea dirudien arren, eragin handia du. Horregatik herritarrei ikastaroetara agertzera animatu nahi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun