215 txirrindularik parte hartu dute Goizuetan Iskibi BTT ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 9a, 07:45
Inoiz izan den partehartzerik handiena izan du aurten Iskibiko BTT zeharkaldiak.

Arrakastatsua izan zen lehengo igandean Goizuetan egin zen Iskibi BTT ibilaldiaren zazpigarren edizioa. 215 txirrindulari bildu zituen, giro ezin hobean, orain arteko partaidetza handiena.

Dena primeran atera zen. Leku askotako partaideak izan ziren: Oarsoaldea, Buruntzaldea, Donostiatik, baina

baita Bizkaitik eta Nafarroako urruneko lekuetatik etorritako jendea ere, Lerin edo Iruñekoa, esaterako.

Zeharkaldia goizeko 9etan hasi eta eguerdi aldera bukatu zen, oparien zozketa eta gero.

Zeharkaldia bukatzen lehena, lauko talde bat izan zen, elkarturik iritsi zirenak, horien artean Axier Otaño urnietarra eta Arkaitz Iza oiartzuarra. Ibilbide motza bukatu zuen lehen goizuetarra Oihan Zugarramurdi izan zen eta luzea berriz Martin Etxeberria.

Antolakuntzak eskertu nahi luke etorritako jende guztia, baina bereziki Goizuetako herria, «igandean berriz ere erakutsi baitzuten zer den bolondres gisara lana egitea, Goizuetako jendea gabe ezin izango genukeelako gure zeharkaldia aurrera atera».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun