Industriarako balio anitzeko formakuntza ikastaroak eskainiko dituzte Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 18a, 08:30

Maiatzaren 17tik 25era eman daiteke izena eta langabetuei nahiz lanean ari direnei zuzenduak dira

Nafar Lansareak, Mendialdea Garapen Agentziak eta Cederna-Garalurrek elkarlanean antolatu dute ikastaroa eta inguruko enpresek gehien eskatzen duten perfilera egokituko den formazioa eskaintzea dute helburu. Ikastaroak, langabezian dauden edo bere lan gaitasunak hobetu nahi dituzten pertsona guztiei zuzenduta daude.

Mendialdea Mankomunitateak lan egiten duen esparruko herritarrei zuzenduta daude ikastaroak, hau da, Leitza, Areso, Arano, Goizueta eta Lekunberri eta Irurtzun aldekoei.

Bi ikastaro antolatu dituzte: Lehenbizikoa maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1, 2, 3, 6 eta 7an eta bigarrena ekainaren 13, 14, 15, 16, 17, 20 eta 21ean. Ikastaro bakoitzak lau modulo izanen ditu:

1.Modulua: Orga jasotzaileen erabilera. 2 egun, 11 ordu.
2. Modulua: Plataforma jasotzaileen erabilera. 2 egun, 9 ordu.
3. Modulua: Garabi Zubiaren erabilera. Egun 1, 5 ordu.
4. Modulua: Lan Arriskuen Prebentzioa. 2 egun, 8 ordu.
 
Ikastaroak goizez izanen dira, 8:00-13:30 artean (moduluaren arabera) eta Lan Arriskuen Prebentzioa Lekunberriko Kultur Etxean eta beste saio guztiak Lekunberriko Keitech enpresan izanen dira.

Langabetuek ikastaro osoan eman beharko dute izena eta lanean daudenek berriz, moduloka egin ahalko dute formazioa. Behin izen-emate epea itxita, banaketa orekatua izan dadin, ikasleen aukeraketa egingo da. Izena emateko jcejuelav@navarra.es  helbidera idatzi behar da. Mezuaren gaian Lekunberriko formakuntza ikastaroa jarriz. Horrekin batera izen-abizenak,harremanetarako telefono zenbakia, titulazioa (egindako ikasketak), esperientzia eta izena ematen duten ikastaroa adierazi (Lehena edo bigarrena) edo izena ematen duten modulu eta ikastaroa idatzi behar da. Zalantzak argitzeko fmartinz@navarra.es helbidera idatz dezakete interesa dutenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun