Gurasoentzako hezkidetza tailerrak egiten hasi dira lehen aldiz Leitza eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 24a, 08:03

Aurten, lehendabiziko aldiz, Leitzaldeko eta Urumealdeko eskoletan hezkidetza proiektua martxan jarri da: hezkidetza eta genero rolak hausnartuko dituzte bortz saioetan eskoletan 6. eta 5. mailakoek. Antzerkia eta jolasen bidez eginen dute lana. Iñigo Aranbarri izanen da emailea (aktorea eta genero aditua). Goizuetan tailerra jada ospatu da eta oso arrakastatsua izan zen. Leitzan abenduaren 14an eginen da.

Gurasoentzako tailerrean berak trasladatuko die zer ikusi duen berak taldean, hemendik aitzinean nola lantzen ahal dute gai hau etxean... Familiek ikusiko dute zer motako lana egiten ari den eskolan haien seme-alabekin eta gaiarekin lotutako tresnak ezagutu ahal izanen dute. Horrexegatik 5. eta 6. mailako familiei zuzendua dago bereziki, baina bestetik familia guztiarentzako saioa da, azken finean, adin guztietan honen inguruko dudak eta kezkak sortzen ahal dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun