Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean arazoak daude luiziengatik

Ttipi-Ttapa 2015ko ots. 26a, 11:09
NA170 errepidea itxita egon da, 2. kilometroaren parean. Utzitako argazkia

Errailetako bat ireki dute eta txandakako pasabidea ematen ari dira

Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean gorabeherak izan dira goizean goizetik. Azken egunetako euriteek gauerditik aurrera luiziak eragin dituzte, azkena goizaldeko 5:30ak aldera izan da eta errepidea itxi dute. Duela gutxi zabaldu dute errailetako bat eta txandakako pasabidea ematen ari dira.

Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean gorabeherak izan dira goizean goizetik. Azken egunetako euriteek gauerditik aurrera luiziak eragin dituzte, azkena goizaldeko 5:30ak aldera izan da eta errepidea itxi dute. Duela gutxi zabaldu dute errailetako bat eta txandakako pasabidea ematen ari dira. Errepidea itxita egon den bitartean, ibilgailuak Iñurrista industria gunetik  eskuinerantz doan pistatik barna joan dira eta auto ilarak ere izan dira, errepidea estua delako bi auto aldi berean pasa ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun