Irakurle taldea sortu nahi dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2013ko urr. 2a, 16:42

Interesatuek urriaren 18ra arteko epea dute izena emateko

Leitzaldeko irakurzaleei, literaturaz taldean solastu eta gozatzeko aukera ematea da ekimenaren helburua.  Deialdi irekia egin dute eta interesatuek urriaren 18ra bitarteko epea izanen dute izena emateko, Leitzako liburutegira edo Euskara Zerbitzura deitu edo idatzita. Gero, urriko azkeneko astean interesa duten guztiekin bilera bat antolatzeko asmoa dute antolatzaileek taldearen inguruko alderdi guztiak zehazteko.

 

Leitzaldeko irakurzaleek, literaturaz taldean solastu eta gozatzeko aukera izanen dute laster. Leitzako liburutegiak, Leitzako Kultur Taldeak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zerbitzuak irakurle taldea sortzeko ekimena jarri baitute abian. Deialdi irekia da eta izena emateko urriaren 18ra bitarteko epea izanen da. Horretarako Leitzako liburutegira (948 510379 / biblioteca.leitza@cfnavarra.es) edo Euskara zerbitzura (948 510814 / laga@iparmank.org) deitu edo idatzi beharko dute. Gero, urriko azkeneko astean interesa duten guztiekin bilera bat antolatzeko asmoa dute antolatzaileek taldearen inguruko alderdi guztiak zehazteko: elkartzeko maiztasuna, tokia, ordutegia, dinamizazioa, liburuak lortzeko bideak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun