Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoan ekitaldia eginen da gaur Iberoko Dorrean

Ttipi-Ttapa 2012-07-10 12:05   Gizartea  Leitzaldea

Gaur beteko dira 500 urte Goizuetatik Gaztelaren aldeko gudariak sartu zirela Nafarroako estatuaren konkistari hasiera emanez

Aurten 500 urte beteko dira Fernando Katolikoa Aragoi eta Gaztelako erregeak Nafarroa konkistatu zuenetik. Eta han eta hemen, Nafarroako estatuaren aldeko ekimenak egiten ari dira. Gaur, asteartean, Leitzako Iberoko Dorrean eginen da, gaur beteko direlakoz 500 urte Gaztelaren aldeko soldaduak Goizuetatik barna hor sartu zirela, konkistari hasiera emanez. Horren harira, zutarria paratuko da eta inguruko herrietako hautetsiak han bilduko dira. Ondotik bazkaria eginen dute.

Iberoko dorrea gaur egun. | Argazki originala

Iberoko dorrea

Nafarroa Bizirik plataformak bere webgunean dioenez, Anizlarrea parajea bezala ezagunak ziren inguru hauek. 1340. urtean ola Martinez de Ybero baten eskuetan zegoela ageri da. Nafarroako Karlos II.a erregearen garaian, 1369. urtetik 1373. arte Beltran de Guevara eta bere 40 zaldunak eta 100 gudariak Nafarroako erregearen zerbitzura aritu ziren, dorrean.

1388 eta 1392 bitarteko urteetan bakea sinatu zuten Nafarroako Karlos III.a eta Gaztelako Juan I.a erregeek. Garai horietan, dorrea eta ola bera ere, behin eta berriz nola erre zituzten ageri da agirietan. 1389ko azaroaren 20an, zehazki, nonbait hondatuxea zegoen eta Iberoko ola berreraiki egin zuten. 1410. urte inguruan Sanchez Ibañez de Olaiz azaltzen da, Garcia de Lopez de Roncesvalles, Erreinuko diruzainaren aurrera zitatuta, Iberoko jaun gisa.

1423an hitzarmena sinatu zuten Orreagako monasterioak eta ola mordo batek,
tartean Iberoko ola zela, Anizlarrean abereek bazkatu ahal izateko. Olak ferreria mayor izendatutakoan hartu zuen garrantzia. 1752an 114.300 kilo burdin ekoitzi omen zituen.

Eskuz esku pasatu ondoren, 2011. urtetik Leitzako herriaren eskuetan daude Ibero eta inguruak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa