Udal artxiboak digitalizatzeko subentzioa jaso dute Leitzak eta Goizuetak

TTIPI TTAPA 2011ko aza. 9a, 14:15

Udal artxiboak digitali­zatu egin dituzte Goizueta eta Leitzako udalek. Goizuetan, XVIII eta XX. mende arteko udal akten 40 liburu digitali­zatu dira eta XIX. mendea baino lehenagoko 29 liburu histo­riko ere bai. Eta Leitzan, XVIII eta XX. mende arteko udal akten 54 libu­ru digitalizatu dira. 18.096 euro kosta dira­ lan hauek baina Ceder­na Garalurrek kudeatu­tako Nafarroako Landa Garapeneko Programa, Leader 4 arda­tza programatik 10.734,91 euro jasoko dira. El Corte Ingles informatika enpresa 2010­­­ko urritik 2011­ko otsailera aritu zen lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun