World Kafe Gaztea ekimena eginen da Leitzan larunbat goizean

TTIPI TTAPA 2011ko urr. 7a, 12:20

Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuetatik bultzatuta taldeka elkartuko dira gazteak

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatean World Kafe Gaztea ekimena antolatu du urriaren 8rako, Gizarte Zerbitzuetatik bultzatua. Mankomunitate honek gazteen inguruan interesa handia daukanez hauen iritzia jaso nahi du hobekuntzak egiteko helburuarekin.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatean World Kafe Gaztea ekimena antolatu du urriaren 8rako, Gizarte Zerbitzuetatik bultzatua. Mankomunitate honek gazteen inguruan interesa handia daukanez hauen iritzia jaso nahi du hobekuntzak egiteko helburuarekin.

Ekintza hau Natxo Esparza soziologoaren laguntzarekin martxan jarri dute. Horrez gain, Nafarroako Gazteriaren Institutuko laguntza ekonomikoa jasoko du ekimen honek.

World Kafea metodo partehartzailea eta interaktiboa da, hitz egin eta gai konkretu baten inguruan ondorioak ateratzeko. Metodo honen berezitasuna ondorengoa da: partehartzaileek 4-5 pertsonako talde txikietan hitz egiten dute mahai baten inguruan bilduta eta 15-20 minuturo mahaiaz aldatzen dira hizketakide berriekin eta gai desberdinarekin topatuz. Leitzaldeko World kafeak gazteen interesak eta kezkak aztertu eta proposamenak atera nahi ditu.

Saioa urriaren 8an, larunbat goizeko 10:00etatik 12:00etara eginen da Leitzako Atekabeltz Herri Gunean. Horretarako gazteek alez aurretik izena eman behar dute, leitza.tmartinez@infolocal.org helbide elektronikora idatziz edo 948 510840 telefono zenbakian.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko herrietako 16 eta 30 urte arteko gazteak bildu nahi dituzte, aisialdi begiraleak; lokaletakoak; elkarteetakoak; ikasleak; lanean daudenak… Lauzpabost mahai izanen dituzte eztabaidatzeko, moderatzaile banarekin. Moderatzaileek grabatu eginen dute ateratakoa eta ideia nagusiak bilduko dituzte txosten txiki batean. Bukaeran luntxa eta oparitxo bat emanen zaie partehartzaileei eta ndoren proposamenak eta ekarpenak jakinaraziko zaizkie interesatu guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun