Plazaolako BTT ibilaldia eta Maratoi Erdia iragarri dira iganderako

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 15a, 09:54
Maratoi Erdia Gipuzkoa eta Nafarrako mugan eginen da, Lekunberrirako bidean. Plazaola Partzuergo Turistikoa

Mendi bizikletan hiriu ibilbide izanen dira aukeran

Natur bideen Europako Eguna dela aprobetxatuz, bi ekimen prestatu ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak igande honetarako, irailaren 18rako: VIII. Mendi Bizikleta Martxa alde batetik, eta V. Maratoi Erdia bertzetik.

Natur bideen Europako Eguna dela aprobetxatuz, bi ekimen prestatu ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak igande honetarako, irailaren 18rako: VIII. Mendi Bizikleta Martxa alde batetik, eta V. Maratoi Erdia bertzetik.

Maratoi Erdia aukeratzen dutenek Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugatik Lekunberrirako bidea egin beharko dute, 21 kilometro. 09:30ean aterako dira. Izen-ematea lasterketa baino lehen egin behar zen eta asteazkena zen azken eguna. Lekunberriko Turismo Bulegoan edo www.plazaolakirolak.org helbidean egin beharko da, 15 euro ordainduta.

Mendi Bizikleta Martxa nahiago dutenek hiru ibilbide izanen dituzte aukeran: 40 kilometrokoa (Andoain-Lekunberri), 15 kilometrokoa (Leitza-Lekunberri) eta 4 kilometrokoa (Lekunberri-Mugiro-Lekunberri). Kasu hauetan aitzinetik edo egun berean eman daiteke izena.

Ibilbide luzea aukeratzen dutenek izena aitzinetik ematen badute 11 euro ordaindu beharko dituzte eta egun berean 15 euro; hamabortz kilometrokoa aukeratuz gero, aitzinetik 7 euro eta egunean bertan 9 euro; lau kilometroko bidea aukeratzen duenak aitzinetik 2 euro eta egun berean 3 euro ordaindu beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun