Plazaolako Partzuergo Turistikoak bisita gidatuak antolatu ditu

TTIPI-TTAPA 2011ko uzt. 11a, 14:00
Besteak beste Peru-Harrira antolatu dituzte bisitak. Artxiboko irudia.

Nafarroako iparraldea jendeari ezagutaraztea dute helburu

‘2011ko Uda oihanaren bihotzean’ programa prestatu dute Plazaolako Turismo Partzuergotik. Antolatu eta aukeratu daitezkeen bisita gidatu desberdinak eginen dituzte. Jendeak Nafarroa iparraldea ezagutzea dute helburu antolatu dituzten ibilbide eta bisitek.

‘2011ko Uda oihanaren bihotzean’ programa prestatu dute Plazaolako Turismo Partzuergotik. Antolatu eta aukeratu daitezkeen bisita gidatu desberdinak eginen dituzte. Jendeak Nafarroa iparraldea ezagutzea dute helburu antolatu dituzten ibilbide eta bisitek.

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurtengo udarako ere 10 eskaintza prestatu dituzte jende guztiarentzat. Bisita hauek egiteko erreserbak aurretik egin beharko dira. Informazio guztia www.plazaola.org orrialdean dago eskuragarri. Hona hemen

- Plazaolako Natur Bidea de Lekunberriko Herrigunea Antzinako geltokitik atera eta jokoen bagoia, Plazaolaren erakusketa ikusiko ditu bisitariak, ondoren natur bidetik Lekunberriko herrigunera abiatzeko. Mitxauseneara bisita eta antzinako garbitegia. Herrigunetik paseoa eta, kontraposizioan, Vegako zonalde berrira bisita. Uztailaren 23 eta 30ean, eta abuztuaren 6 eta 20an egin ahalko dira.

- Plazaolako Natur Bidea eta Leitzako herrigunea

Antzinako geltokitik hasita Natur Bidean zehar paseoa, Itturrizarreatik jeitsiz antzinako garbitergitik pasaz eta Leitzako plazan bukatu. Hauek ere uztailaren 23 eta 30ean, eta abuztuaren 6 eta 20an eginen dituzte.

- Plazaolako Aintzinako Geltokia

Plazaolako erakusketa ibiltaria da hau. Trenaren ikus-entzunezko bat ematen dute eta baita herri kirolei buruzko beste bat ere.

- Bikain gaztandegia

Etxarri Larraungo gaztandegia da Bikain. Ardi gazta egiten dute eta euren ekoizpenaren pauso guztiak ikus eta ikas daitezke bertatik bertara.

- Ezkurdi Erlezaintza Museoa

Erleen eta erlezaintzaren mundua ezagutzeko aukera ematen duen bisita dira Ultzamako Ezkurdi Elezaintza museora antolatu dituztenak.

- Saralegiren Arro Baserria

Leitzako Arro baserriko bizi martxa ikusteko aukera ere izanen da Kristina Saralegiren eskutik. Baserriko animaliak ikusi ondotik talogintza tailerra eta probaketa egingo dira.

- Beigorri Abentura Parkea

Aritzaldeko hariztian kokatuta, zuhaitzen adarretatik ibiltzeko alternatiba abenturazalea. Irailaren 15era arte egonen da zabalik.

- Lacturaleko Esne-Behien interpretazio gunea

Lacturalek erabiltzen duen produkzio integratuaren sistemaren onurak ezagutzeko aukera ematen du bisitaldi honek. Beste produkzio sistemekin ze desberdintasun duen ezagutzeko.

- Mendukilo Koba

Aralarko erraiak ezagutzeko bisita da hau, Lekunberritik 10 kilometrora kokatuta dauden kobetara. Ordu beteko iraupena izanen du bisitak

- Peru-Harri, harriaren Parke eta Museoa

Perurena harri jasotzaileak diseinatutako museora bisita. Ondoren kirolen historia, Iñaki eta Inaxioren markak ezagutzeko bisita eginen da baserrira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun