Sarriopapel lantegian 3,9 milioi euroko inbertsioa eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko eka. 14a, 16:11
Miguel Sanz eta Jose Maria Roig, Nafarroako Gobernuko jarduneko presidentea eta lan kontseilaria, Sarriopapeleko zuzendariekin, astearte goizean Leitzako lantegira egindako bixitan. Utzitako argazkia

Urtean 17.000 Tona paper metalizatu produzitzeko makina berria jarriko da

Leitzako Sarriopapel lantegian 3,9 milioi euroko inbertsioa egin du Lecta taldeak. Dirutza horrekin, metalizazio makina berri bat erosi da eta aurrera begira, inbertsio planarekin segitzeko asmoa du talde enpresarialak.

Leitzako Sarriopapel lantegian 3,9 milioi euroko inbertsioa egin du Lecta taldeak. Dirutza horrekin, metalizazio makina berri bat erosi da eta aurrera begira, inbertsio planarekin segitzeko asmoa du talde enpresarialak.

Hain zuzen, egindako lehenbiziko inbertsio hau nola gauzatzen ari den ikustera joan da Leitzara Miguel San Miguel, Nafarroako Gobernuko jarduneko presidentea, ekainaren 14an, astearte goizean. Berekin batera, Jose Maria Roig Aldasoro, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko jarduneko kontseilaria izan da Leitzan. Enpresaren aldetik, Francisco Rudilla kontseilari delegatuak eta Luis Ortega zuzendariak egin diete harrera.

Metalizazio makina 2011ko abenduan hasiko da lanean eta horrekin, Leitzako lantegiak urtean 17.000 Tona paper metalizatuko produkzioa egiteko aukera izanen du. Paper metalizatua balio erantsi handiko produktua da, eta bere eskaria handitzen joanen dela uste da.

Lecta taldearen baitan dagoen Sarriopapel lantegiak 460 langile ditu gaur egun eta zeharkako 2.300 lanpostu sortzen ditu. Leitzan ekoizten diren produktuak 79 herrialdetan komertzializatzen dira, izan ere, produkzioaren %80 esportaziora bideratzen da. Leitzako lantegiak ISO 9011 kalitate ziurtagiria dauka, baita ingurumen kudeaketako ISO 14001 eta EMAS ziurtagiriak eta produkzio prozesuan erabiltzen den egurraren jatorri jasangarria bermatzen duten PEFC eta FSC oihan ziurtagiriak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun