1,5 milioi euro inbertituko dira Leitzaldeko zenbait azpiegituretarako

TTIPI TTAPA 2011ko eka. 10a, 10:14
Areson, kale bat zolaberrituko da eta ur-hornidura eta saneamendu lanak ere eginen dira, baita udaletxea handitzeko obrak ere. Artxiboko argazkia

Nafarroako Gobernuak 973.000 euro emanen ditu

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio departamentuko jarduneko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk 3.709.490 euro inbertitzea onetsi du Larraun-Leitzaran eta Ultzama ibarretako hainbat herritako azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek 2009-2012 denboraldirako Toki Azpiegituretako Planean daude jasota, eta Nafarroako herrietako azpiegiturak hobetzeko proiektuak burutzeko egingo dira. Inguru horrek Nafarroako Gobernuaren 2.558.687 euroko diru-laguntza jasoko du.

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio departamentuko jarduneko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk 3.709.490 euro inbertitzea onetsi du Larraun-Leitzaran eta Ultzama ibarretako hainbat herritako azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek 2009-2012 denboraldirako Toki Azpiegituretako Planean daude jasota, eta Nafarroako herrietako azpiegiturak hobetzeko proiektuak burutzeko egingo dira. Inguru horrek Nafarroako Gobernuaren 2.558.687 euroko diru-laguntza jasoko du.

Leitza inguruko udalei eta Mendialdeko Mankomunitateari dagokienez, 1.487.524 euroko inbertsioari aurre egiteko 973.092 euroko dirulaguntza emanen zaie.

Aresoko Udalari 139.656 euroko dirulaguntza emanen zaio, 311.637 euroko inbertsioari aurre egiteko. Herriko kale batean zoladura egingo da eta espaloiak ere berrituko dira. Horrez gain, argiteria publikoaren sarearen, energia elektrikoaren sarearen eta telefonia sarearen kanalizazioa egingo da.

Bestalde, hornikuntza eta saneamendu sareak berrituko dira kale horretan, etxebizitzetako ur hornikuntzarako lau hoditeria jarriko dira, ureztatze-aho eta ur hargune bina jarriko dira, euri uren eta ur beltzen saneamendurako sareak berrituko dira PVC gogorreko hodiak jarriz eta horiek biltzeko hamaika hustubide egingo dira. Nafarroako Gobernuak herriko udaletxea handitzeko obrak ere finantzatu ditu 59.862 euro emanez. Lanen aurrekontua 85.517 eurokoa da. Igogailu bat jarriko da, eta artxibategia, bulegoak eta dauden komunak egokituko dira.

Goizuetako Udalari 67.575 euroko dirulaguntza emanen zaio, 96.535 euroko aurrekontua duen lanari egiteko. Zehazki, herritik Espiderako bidea zolatuko da, eta honako ezaugarriak izango ditu: 17 cm-ko lodierako hormigoizko harlauza jarriko da zoladura gisa eta 40 cm-ko sakonerako lekuetan areka egingo da.

Leitzako Udalari 413.262 euroko dirulaguntza emanen zaio, 575.637 euroko aurrekontuari aurre egiteko. Zama atzean duen zapaltzeko kamioi bat erosiko da, 20 m3-ko edukiera eta tobera aparte dituena, herriko hondakinak biltzeko; kamioientzako nabe bat ere erosiko da. Edukiontziak atzeko tobera irauliz kargatuko dira. Heldulekuek neurri eta heltzeko modu egokia izango dute eta altuera egokitu ahal izango da. Horrez gain, herrirako uraren goi hornikuntza jarriko da; horretarako, Otemotz ibaiaren erreteneko ubidearen ibilguan presa txiki bat jarriko da, eta erregulatzeko eta kontrolatzeko etxetxo bat, bi bentosa eta bi isurbide, presioa murrizteko balbula eta horrek ingurumenean duen eraginerako neurri zuzentzaileak.

Mendialdeko Mankomunitateari ere 292.737 euroko dirulaguntza emanen zaio, 418.198 euroko inbertsioari aurre egiteko. Zama atzean duen zapaltzeko kamioi bat erosiko da herriko hondakinak biltzeko. Kamioientzako nabe bat ere erosiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun