Leitza, Goizueta eta Areson Bai Euskarari Ziurtagiriaren ebaluazioa eginen da ekainean zehar

TTIPI TTAPA 2011ko eka. 8a, 10:08
Maider Ansa Bai Euskarari Ziurtagiriko teknikaria da. Artxiboko irudia

Hiru herrietan guztira 48 ziurtagiri daude

Datozen asteotan Bai Euskarari Ziurtagiriaren ebaluazioa eginen da Leitza, Areso eta Goizuetan. Maider Ansa Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen teknikaria ibiliko da ebaluazioak egiten eta ziurtagiriak berritzen eskualdean ziurtagiria duten entitateetan.

Datozen asteotan Bai Euskarari Ziurtagiriaren ebaluazioa eginen da Leitza, Areso eta Goizuetan. Maider Ansa Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen teknikaria ibiliko da ebaluazioak egiten eta ziurtagiriak berritzen eskualdean ziurtagiria duten entitateetan.

2004. urtetik daude Leitza, Goizueta eta Areso ekimen honen barruan. Herri euskaldunak izan arren, Kontseilutik euskararen normalizazioan aurrerago joan zitekeela ikusi zuten bertako euskalgintzan, udaletan eta bestelako eragileetan. Normalizazioa, hizkuntza denetarako erabili ahal izatea eta erabiltzea da. Hori da Bai Euskara Ziurtagiriak ekimenarekin bultzatu nahi dena.

Hiru mailatan banatzen dira ziurtagiriak. Batetik Bai Euskarari Ziurtagiria bidean daudenak, normalizazioan lehen urratsak egiten ari diren entitateak. Bigarrenik euren zerbitzua euskaraz ematen dutenak eta azkenik zerbitzua euskaraz emateaz gain lana ere euskaraz egiten dutenak.

Helburua euskararen normalizazioan eta erabileran urrats praktikoak ematea da. Urte bete barru, berriz eginen da ebaluazioa eta garrantzitsuena hartutako konpromisoak bete direla ikustea izanen da.

Aipatutako hiru herrietan guztira 48 ziurtagiri daude. Leitzan 30, Goizuetan 14 eta Areson 4. 20 Bidean mailan daude, 17 zerbitzua euskaraz mailan eta 11 lana eta zerbitzua euskaraz mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun