Nafarroako Bertsozale Elkarteak hezkuntza arautuan antolatzen duen bertsopaper lehiaketaren barne, Leitzaldeko sarien banaketa egin da berriki. 3. eta 4. mailan Erleta eskolako Xabat Ilarregi izan da lehen saria eraman duena; 5. eta 6. mailan ikastetxe bereko Beñat Altzelai; DBH 1 eta 2. mailan, Amazabal institutuko Martxel Intxausti izan da irabazle eta 3. eta 4. mailan institutu bereko Ibai Zugarramurdi.