Leitzaldeko Bilgune Feministak entregatu ditu curriculumak Sarriopapelen

TTIPI TTAPA 2011ko mai. 24a, 13:51
Maiatzaren 20an, ostirala, curriculumak entregatu zituzten eta herriko beste hainbat emakumek elkartu ziren. Utzitako argazkia

Maiatza hasieran martxan jarritako kanpainan 49 curriculum bildu dituzte eta egun hauetan gehiago jasotzen ari dira

Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak maiatzean curriculumak biltzeko deialdia egin zuten 2. sektorean lan egin nahi zuten emakumeen artean. 49 curriculum jaso dituzte eta gehiago jasotzen ari dira egun hauetan. Maiatzaren 19an, osteguna, entregatu zituzten Sarriopapel y Celulosa S.A enpresan.

“Curriculum bilketak herriko emakumeek herrian lan egin nahi dutela erakusten du” eta lortutako emaitzarekin oso baikor eta pozik azaldu dira Bilgune Feminista eta LAB.

Sarriopapel enpresatik jarrera baikorra agertu dutela adierazi dute Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LABek. Ostiralean bertan emakume batzuei deitzen hasi zirela ere adierazi dute, egun hauetan lanean has zitezen. Iada lau emakume hasi dira bertan lanean.

Bilgune Feministatik eta LABetik pozgarritzat jo dute albistea “borrokak eta aldarrikapenak balio dutenaren adierazle da hau”. Baina aldarrikapenak egiten jarrituko dutela esan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun