300 lagun bildu ditu Plazaolako Natur Bideen Egunak

TTIPI TTAPA 2011ko mai. 17a, 16:40
Natur Bideen Eguna arrakastatsua izan da. HITZA

Uitziko tunelak garrantzi berezia izan du aurtengoan

Giro ezin hobean joan­ zen apirilaren 30ean Leitzan egindako Natur Bideen Eguna. Arrakastatsua ere izan zen, 300 bat lagunek parte hartu baitzuten Plazaola Partzuergo Turistikoak, Leitza, Lekunberri eta La­rraungo udalen lagun­tzaz antolatutako ekitaldietan.

Lekunberri eta Lei­tzako geltokietan hasi ziren ibilbideak eta Ui­tziko tunelaren hegoaldean elkartu. Tunela guru­tzatuz tren txutxua ere ibili zen Plazaolako Natur Bidean barna. Ttikienentzat hirugarren irteera bat ere izan zen, Kitarranbueltan, eta pailazoen konpainarekin Lei­tzako plazarainoko bidea egin zuten. Behin plazarara ailegatuta, globoglexia eta hainbat jokotan parte hartzeko aukera eduki zuten.

Parte-hartzaile guztiak plazan bildu zirenean, pintxoak eta edariak banatu ziren eta musika eskolatik etorritako trikitilariek ere jaia alaitu zuten. Aurretik tren txutxura igo ez zirenek herritik buelta batzuk emateko aukera ere izan zuten.

Bukatzeko, Mendukilorako lau sarrera, Beigorri parkerako beste lau sarrera, Plazaolako lau kamiseta eta Nafa­rroako Gobernuko produktuen lau lote zozketatu ziren.

Uitziko tunela

Aurtengo edizioan, garrantzi berezia eman nahi izan zaio Uitziko tunelari. Gainera, Natur Bi­deen Eguneko zenbait jarduera puntu ho­rretan egin ziren jen­deak­ tunelaz disfruta­tzeko. Gisa berean, familientzako prestatutako bi ibilbideak tunelaren hegoaldeko par­tean­ ospatu ziren, partehartzaileentzako edariak banatuz. Puntu ho­rretatik atera zen tunela zeharkatu eta natur bidea gurutzatu zuen tren txutxua. Bidaia hori egiteko aukera aurretik izena emandako 60 lagunek izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun