Haur, guraso eta eskolen topaketa Leitzan eginen da larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2011ko mai. 13a, 09:44
Joan den urtean Goizuetan egin zen eskolen eta gurasoen topaketa, eta aurrekoan Areson. Artxiboko argazkia

Tailerrak, jolasak, otorduak, dantzak eta abar izanen dira

Azken urteetako hi­tzorduari hutsik egin gabe, Lei­tzako Erleta, Goizuetako Xalto eta Aresoko Nazabal eskolen eta Leitzaldeko lau he­rrietako haur eta gurasoen topaketa eginen da aurten ere. Larunbat honetan, maia­tzak 14, izanen da, eta aldi honetan, Lei­tzak hartuko du lekukoa, joan den urtean Goizuetan eta duela bi urte Areson egin zelako topaketa. Erleta eskolan pasako dute eguna­.

Hiru eskolekin eta Guraso Elkarteekin batera, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea hasi zen egun hau antolatzen duela hamabi urte, eta orain­dik ere hasierako helburu berdinei eusten diete: Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako hau­rrak, gurasoak eta irakasleak jaigiroan elkar­tzea; aisialdirako alternatiba osa­sun­garriak eskaintzea; he­rri bakoi­tzeko ohiturak eta berezitasunak ezagutzea eta elkarlana eta elkartasuna bul­tzatzea, ikasleek eta taldeek egindako ekintzak gurasoei eta herritarrei erakutsi bidenabar.

3 eta 12 urte bitartean dituzten neska-mutikoei eta beraien senideei eta irakasleei dago zuzendua topaketa hau.

Egitaraua

• 11:00etan eskulan taile­rrak.

• 12:30ean jolasak adina­ren arabera, hiru multzo­tan banatuta: Haur Hez­kun­tza­koen­tzat jausgailu edo parakaidasa, soka saltoa, txorro morro, karabin karaban... Lehen Hez­­kun­­tzako 1., 2. eta 3. mailakoak koxkor bil­tzen, zakoekin, tokan edota globoak leher­tzen ariko dira. Eta Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoentzat al­txo­rraren bila jolasean.

• 14:00etan bazkaria.

• 16:30ean diaporama.

• 16:45ean eskoletan pres­tatutako bertsoak eta abestiak kantatuko dituzte.

• 17:30ean: merendua.

• 18:00etan: dantzak.

• 18:15etik 18:30era ospakizunaren bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun