Larunbat honetan ospatuko da Natur Bideen Eguna

TTIPI TTAPA 2011ko api. 26a, 14:54

 Beste urte batez, Natur Bideen Eguna eginen da aurten ere Plazaolan. Larunbat honetan, apirilak 30, izanen da eta horren harira, Lei­tza, La­rraun eta Lekunberri arteko ibilbideak antolatu dira. 4, 15 eta 20 kilometroko ibilbideak pres­tatu ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak. Lau kilometroko ibilbidea, haurrentzako planteatutakoa, Kin­tarra­n­buelt­atik Leitzako plazara artekoa da. Lekunberriko geltokitik Leitzako plazara bitartekoa da 15 kilome­troko ibilbidea, Uitziko tunelaren hegoaldetik pasatzen dena. 20 kilometroko ibilbideari Leitzako geltokian emanen zaio hasiera, Uitziko tuneleko hego parteraino joanen da eta bertatik Leitzako plazara. Nahi duenak tren txutxuan ibiltzeko aukera ere izango du, Ui­tziko tunelaren hegoaldetik Leitzako plazaraino joan etorrian ibiliko baita. Bi geltokietan izango du trenera igotzeko aukera larunbatean Plazaolara hurbiltzen denak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun