Nafarroako VI. Sagardo Eguna ospatuko da igandean Lekunberrin

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 24a, 10:37
Sagardoa nola txikitzen eta zanpatzen den ikusi ahal izanen da Lekunberrin. TTIPI TTAPA

Goizean, eskulangileen eta elikagaien azoka, kirikoketa eta bertze ikusgarriak izanen dira

Igande honetan, irailaren 26an, Nafarroako VI. Sagardo Eguna ospatuko da Lekunberriko plaza inguruan, Plazaola Partzuergo Turistikoak, Lekunberriko Udalak eta Nafarroako Sagardo Egileen Elkarteak.

Igande honetan, irailaren 26an, Nafarroako VI. Sagardo Eguna ospatuko da Lekunberriko plaza inguruan, Plazaola Partzuergo Turistikoak, Lekunberriko Udalak eta Nafarroako Sagardo Egileen Elkarteak.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara artisauen eta nekazaritzako elikagaien azoka eginen da, sagar mota desberdinen erakusketarekin eta sagardo dastaketarekin batera. 12:00etatik 14:00etara Baztango kirikoketarien eskutik Kirikoketa erakustaldia eta sagarrak txikitu eta zanpatuko dira, Sagar Dantzaren bitartez. Artisau merkatuan eztia, gazta, taloak, garrapiñatuak, zura, espartzua, ogia eta bertze produktuak eskainiko dira. Lekunberriko zenbait jatetxek, gainera, egun horretarako sagardotegiko menu berezia prestatuko dute.

 

2011ko denboraldia prestatzen

Sagardo garaia maiatzean bukatu zen arren, hurrengo denboraldia hastear dago. Izan er, edari tradizionak hau egiten uda ondoren hasten da: iraila izaten da sagarraren bilketaren hilabetea, orduan sagardoa prentsetan pilatuko da eta 3 edo 4 hilabetez utziko da fermentatzen, ondoren botiletan sartzeko. Nafarroako Sagardo Eguna, Nafarroako Sagardo Egileen Elkartearen eskutik sortu zen. Ekitaldiaren helburu nagusia Nafarroan sagardoaren inguruan dagoen tradizioa ezagutzera ematea eta bultzatzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun