Krisiak krisi, datu baikorrekin itxi du 2009a Udalak. Ekainaren 25ean egindako batzarrean onartu zituen joan den urteko kontuak, eta diru-sarrerak eta irteerak kontuan hartuz, 159.274 euroko gerakin positiboak izan zituen. Gastuari dagokionean, berriz, 4.054.881,85 euro gastatu ziren iaz.
Hauek izan dira 2009ko proiektu nagusienak: udaletxea berritu eta igogailua jarri (400.000 euro); biribilgune berria egin (225.000 euro); abeltzaintzako azpiegiturak –Baztarlara ura eta harizko pista– (250.000 euro); suhiltzaileen kamioi berria (112.000 euro); Haur Eskolako hobekuntzak eta 0-1 urtekoen gela lortu (70.000 euro); merkatarientzako azpiegiturak (60.000 euro); herriko obra ttikiak eta adokina (120.000 euro) eta edukiontzi horiak (25.000 euro). Inbertsio hauek guztiek %70etik gorako dirulaguntza izan dute.
Zorra beherantz
Xabier Zabalo alkateak adierazi digunez, azken hiru urteetan beherako bidea hartu duHerriko Etxearen zorrak. Hala, «Udalak jadanik 500.000 euro amortizatu dituela» azaldu digu.