Jarako natur Bidearen ordezkariak Plazaolako Partzuergoa bisitatu zuten

TTIPI TTAPA 2010ko uzt. 6a, 12:07
Toledo aldeko ordezkariak,I–aki Perurenaren azalpenei adi Peru-Harrin. Utzitako argazkia

Leitzako herria eta Peru-Harri parkea bixitatu zituzten, besteen artean

Joan den ekainaren 21ean La Jarako natur bideko zenbait ordezkari Lekunberrira etorri ziren hiru egun iraun zituen bisita tekniko bat egiteko.

Joan den ekainaren 21ean La Jarako natur bideko zenbait ordezkari Lekunberrira etorri ziren hiru egun iraun zituen bisita tekniko bat egiteko.

Gerturatu ziren 36 pertsonen artean Toledoko Diputazioko ekonomia eta langileen ordezkaria, Gaztela-Mancha gobernuko Kultura, Turismo eta Artisautza Delegatua, Jarako Natur Bideko Mankomunitatearen presidentea, alkateak, udal ordezkariak, zonaldeko garapenerako teknikoak, ekintzaileak eta Natur Bidearen inguruko enpresariak zeuden. Horrela, La Jarako natur bideko Mankomunitatea osatzen duten herri guztiek, La Jarako Belvísekoek eta San Bartoloméko Aldeanuevak hartu zuten parte bisitan. Denek helburu berarekin: Plazaolako Natur Bidean Partzuergoak dituen proiektu guztiak gertutik ezagutzea.

Bidaia honetan Plazaolako ostalarien elkartearekin, zonaldeko Partzuergo Turistikoarekin, Nafarroako Gobernuko zenbait kideekin eta Leitza eta Lekunberriko alkateekin topaketak izan zituzten Jarako Natur Bideko Produktu Turistikoaren Dinamizazio plana izeneko egitasmoa aurrera ateratzeko helburuarekin. Aldi berean, plan horren xede, bertako Natur Bidea zonaldeko herrialdeen baliabide ekonomikoen iturri bilakatzea da. Bilera horiekin La Jarako kideek hemengo antolaketa, partehartze mota desberdinak eta Partzuergoaren kudeaketa metodoak ezagutu ahal izan zituzten gertutik.

Horrekin batera, 3 lanegun horietan, ordezkaritza Plazaolako Partzuergo Turistikoaren programa bete zuen ondorengo bisita hauekin: Lekunberri eta Leitzako herriak, enpresa eta artisau desberdinak, hala nola, Maskarada, Lacturale eta Bikain gaztandegia eta zonaldeko beste zenbait eskaintza turistiko Beigorri Abentura Parkea, Peru-Harri harriaren Parkea, Mendukiloko leizea edo Plazaolako geltokia, esate baterako.

Bisitak arrakasta handia izan zuen, izan ere, ideia, esperientzia eta inpresioak trukatzeko lagungarri izan zen, horrela, hemendik aurrera bi natur bideen aprobetxamendu handiagoa egiteko aukera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun