I. Raid Lekunberri zaldi Lasterketa eginen da larunbatean Lekunberrin

TTIPI TTAPA 2010ko eka. 17a, 10:37
Leitzaldean zaldienganako afizio handia dago. Argazkian, Leitzako Aurrera Perrak 2007an antolatutako Zaldi Eguna. TTIPI TTAPA

Bi zirkuitu izanen dira, bat 32 kilometrokoa eta bertzea 80 kilometrokoa

Larunbat honetan, ekainaren 19an, I. Raid Lekunberri zaldi lasterketa eginen de Lekunberrin, goizeko 09:30ean hasi eta arratsaldera arte. Nafarroako Zaldi Federazioak, Araitz-Areso-Betelu-Larraun-Lekunberri Kirol Mankomunitateak, Lekunberriko Udalak eta Ayestaran hotelak antolatu dute zaldi lasterketa. Bi zirkuitu izanen ditu, bat 32 kilometrokoa eta bestea 80 kilometrokoa. Lekunberritik atera eta Uitzi aldera joanen dira zaldiak eta zaldunak Plazaolatik, gero Beruete aldera joko dute, berriz buelta eta Azpirozko portutik Albiasura aterako dira, hortik Baraibarrera eta gero berriz Lekunberrira. Zirkuitu polita eta erakargarria izanen da.

 

Ez da asteburuan inguru horretan prestatuko den kirol ekitaldi bakarra.

Larunbatean bertan, Betelun, Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Araxes jHerri Kirol Elkartearen eta Kirol Mankomunitatearen laguntzaz antolatuta, Iparraldeko Joku Torneoaren bigarren jardunaldia jokatuko da 19:00etatik aurrera frontoian. Igandean, berriz, Araitz-Beteluko zesta punta eskolak erakustaldia eskainiko du 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun