Plazaolako esperientzia garapen eredua da Tarragonako Terra Alta eskualdearentzat

TTIPI TTAPA 2009ko abe. 15a, 10:47
Tarragonako bisitariak Leitzako tren geltokian. TTIPI TTAPA

Kataluniako udal delegazio bat Nafarroa bisitatu zuen, Plazaolako natur bidearen inguruan dagoen esperientzia eta ekintzaileen sostengua ezagutzeko

Joan den astean Tarragonako Terra alta eskualdeko alkate, enpresari eta tokiko garapen agente talde bat Nafarrora etorri ziren, zonalde honetan Plazaola Partzuergo turistikoak Plazaolaren natur bidearen inguruan egindako sustapen ekonomiko eta produktu turistikoen garapena ezagutzeko asmoz.

Plazaola Partzuergo turistikotik antolatutako lan agenda dela eta delegazio hau Lekunberriko eta Leitzako udalen ordezkariekin eta Ostalaritza elkarte profesionalarekin elkartu ahal izan zen,  Uitziko tuneleko obrak bisitatu, berritutako Leitzako geltokia, Mendukilo kobak eta Peru-harri parkea bisitatu zuten eta nekazaritzako elikagaiak eta ostalaritza sektoreko enpresari batzuekin kontaktuan jarri ahal izan ziren.

Bisita honetan ikasitakoari buruz nabarmentzen dute zonaldeko ondare baliabideetan (natur bidea, ingurugiro naturala, kultura eta nortasun zantzuak) zentratutako garapen jarraibidean egindako apostu instituzionala, eta bertakoen gogo bizia beren lurralde eta ondareengan duten sentimendua eta ulertzeko era transmititzeko garaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun