Natur Bideen Eguna eginen da igandean Lekunberrin

TTIPI TTAPA 2009ko api. 28a, 17:17

Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatuta, Natur Bideen Eguna eginen da igandean, maiatzak 3, Lekunberrin. 9:00etatik aurrera, natur bidea ezagutzeko hainbat ibilbide eginen dira helduentzat, 10, 14 eta 30 kilometrokoak. 12:00etan, berriz, haurrentzako 4 kilometroko beste ateraldi bat eginen da pailazoekin. Ibilbidean edariak izanen dira eta eguerditik aurrera askaria ere bai. 13:00etan kontzertua izanen da, eta 10:00etatik 13:00etara bisita gidatuak ere bai. Bestalde, 11:00etatik 14:00etara artisautza azoka izanen da geltoki inguruan.

Txirrindularien martxa

Maiatzaren 24rako, 50 kilometroko luzera eta 1.300 metroko desnibela duen martxa zirkularra antolatu du Plazaolak. Bigarren edizioa izanen da.

Turismo saria

Herri Entitate, Partzuergo Turistiko edo Instituzio Publikoen atalean, Nafarroako Turismo Kontseiluak emandako Nafarroako Erresuma turismo saria jaso du Plazaolako Partzuergok. Maiatzaren 6an hartuko du saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun