Lekunberriko Turismo Bulegorako lan poltsa osatzen ari da Plazaola Partzuergoa

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 10a, 16:35

Kurrikulumak urriaren 23a baino lehen aurkeztu behar dira

Plazaolako Partzuergoaren Lekunberriko Turismo Bulegorako turismo informatzaileak behar direla eta hautaketa eta lan poltsa sortzeko prozesua abiatu da. Hautagaiek bete beharreko baldintzei dagokienez, ikasketetan Batxilergoa, Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak izan beharko dituzte. Euskara eta ingelesa menperatu beharko dituzte, ordenagailua erabiltzeko gaitasuna izan eta gida baimena eta autoa eduki. Modu berean, kontuan hartuko dira turismoarekin erlazionatutako ikasketak, diplomatura edo Goi Mailako Lanbide Heziketa, harreragile edo mendi gidari ikasketak, baita Nafarroa eta eskualdeko eremu natural, ondare eta turismo-guneen ezagutza. Bereziki frantsesa eta beste hizkuntzetan mintzatzeko gai izatea, jendearen harrerarako prestakuntza eta ordenagailu erremintetan trebatzeko prestakuntza ere kontuan hartzekoak izanen dira.

Kurrikuluma urriaren 23a baino lehen

Kurrikuluma Cederna Garalureko Arbizuko bulegoan, Utzubar Poligonoko 8 zenbakian aurkeztu behar da urriaren 23ko eguerdiko 12:00ak baino lehen, edo posta elektronikoz, nsaizar@cederna.es helbidera bidali.

Hautapen prozesua urriaren 24tik aurrera

Hautagaiei urriaren 24ean hautapen prozesuan parte hartzeko deialdia egingo zaie eta egingo diren proba ezberdinak azalduko zaizkie. Honela, euskara froga eta elkarrizketa ingelesez, gainditu beharrekoak biak, urriaren 27an eginen dira. Informatika froga eta elkarrizketa frantsesez, puntuatzeko balio dutenak, urriaren 29an eginen dira. Turismo ezagutzen froga urriaren 31n eginen da eta elkarrizketaren eguna, froga hauen guzien ondotik jakinaraziko zaie hautagaiei. Frogak gainditzen dituzten hautagaiekin lan poltsa sortuko da.
Informazio gehiago Cederna-Garalureko Giza Baliabideen Zerbitzuan eskainiko da, 619 328264 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun