Leitzaldeko beharren txostena kaleratu du Agenda 21ek

TTIPI TTAPA 2008ko uzt. 23a, 15:47

Mendialdeko, eta horrenbestez, Leitzaldeko Agenda 21eko lantaldeak Leitzaldeko errealitatearen osoko Analisi-Diagnosi txostena aurkeztu du. Hainbat bilera, elkarrizketa, datu bilketa eta abar egin eta guztien azterketa eta balorazioaren ondotik lortutako txostena da berriki kaleratu dutena. Hortik abiatuta eginen da sendotasun eta hobetze-arlo nagusienei erantzuna emanez Ekintza Plana. Txostenaren CDak –eta batzuetan idatzizko aleak– Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako udaletxeetan eta Cederna Garalurren egoitzan daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun