Bai Euskarari Akordioaren lehen faseak helburuak bete ditu

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 27a, 13:29
Bai Euskarari Akordioaren aurkezpenean ateratako argazkia. TTIPI TTAPA

78 ziurtagiri banatu dira, 56 Leitzan eta 22 Goizuetan

Duela hilabete gutxi, Bai Euskarari akordioaren inguruko berria zabaldu genuen. Honekin batera lan honetarako, Leitzan, Aitziber Bergara teknikari lanetarako kontratatu zutela. Orain, lehenbiziko fasea amaiturik, orain artekoa aztertzeko bildu dira teknikariekin batera zonaldeko udaleko ordezkariak, euskalgintzako hainbat kide eta Kontseiluko ordezkaria. Honetaz guztietaz laburki Aitziberri galdegin diogu hurrengo elkarrizketa honetan. Dena den, aipatu behar Kontseiluko kideak Leitzeko esperientzia ebaluatzerakoan azpimarratutakoak jarriko ditugu. Bat; zonalde euskaldun honek duen euskaltzaletasuna nabaria geratu da hartutako konpromisoetan. Kopuru hauek nekez lortzen dira beste tokitan. Bi; hasieratik ezarritako epeak zuzen eta zorrotz bete dira. Hau eredu bihurtu da beste zonaldetako plangintzetan. Azkenik; orain artekoak jarritako helburuak bete ditu eta uste baino hobeto, gainera.

Aurten egindakoa, beraz, hasiera besterik ez da. Denon artean lan txukuna egin dugu, baina hemendik aurrera egindakoaren ondorioz —konpromisoak betetzea alegia— lortuko ditugu benetako emaitzak. Euskararen normalizazioaren aldeko lanari ekiteko garaia da beraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun