Araitz-Beteluko krossa eginen da igandean

TTIPI TTAPA 2008ko urt. 16a, 11:52

Euskal Herriko kross zirkuituko proba da

Araitz-Beteluko hirugarren Herriarteko Krossa eginen da igande honetan, urtarrilaren 20an. Asteazken honetan egin dute lasterketaren aurkezpena Beteluko udal aretoan. Araxex Herri Kirol taldeak eta Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak antolatu dute lasterketa, Elostalde korrikalari taldearen eta Betelu zein Araitzeko udalen laguntzarekin.

Krossa, Euskal Herriko kross zirkuituan sartua dago. Seniorren lasterketa 8 kilometrokoa izanen da, Betelu eta Arribe-Atallu lotzen dituen bide zoragarrian. Joan den urtean 215 korrikalari atera zirela kontuan hartuz, aurten kopuru hori gainditzea espero dute antolatzaileek. Eguerdiko 12erab abiatuko da lasterketa Betelun, baina izen ematea egunean bertan egin beharko da, 11ak laurden gurri eta 11:30ak artean, 6 euro ordainduz. Haurren krossa ere eginen da goizago, 10:30ak aldera eta neska-mutikoek ez dute ordaindu beharrik izanen.

Sariak gizon eta emakumeentzat

Sariei dagokienez, senior mailako gizon eta emakumeek sari berdinak izanen diruzte. Lehenbiziko sailkatuak 180 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 120 eta hirugarrenak 80 euro. Haraneko korrikalariek ere izanen dute bere saria: lehenbizikoak 60 euro, bigarrenak 40 euro eta hirugarrenak 20 euro. 40 minutu baino lehen lasterketa akautzen duen haraneko taldek bakoitzak axuri eder bat jasoko du eta oparia izanen da lehendabiziko 150 korrikalarientzat. Aipatzekoa da probako errekorra gainditzeagatik ere 150 euroko saria jarri dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun