Maitane Gereñori.

Utzitako argazkiak 2007ko uzt. 2a, 08:58

“Pilotatik baino pilotarako bizi da Aimar, eta jokatu bezela bizi da. Ez du titular handirik oparitzen. Ez da bere buruaz aritu zalea. Ez du Barriolak adinako etorririk. Ez dauka edo ez du erakutsi nahi, baina horrek ez luke inoiz Aimarren aldeko edo kontrako izateko argudio edo neurgailu gisa balio behar, eta iruditzen zait Gonzalezek esandako astakeriek efektu hori izan dutela jendartean. Besteak ahul egiten dituen horrek egiten du indartsu Aimar. Inoiz txapeldun izan nahi dutenek badute berarengandik zer ikasi.”

Aurreko hau Enekoitz Telleria kazetariak idatzi zuen Berrian finalaren biharamunean, eta Maitane Gereñoren karta ikusi orduko artikulu honetaz oroitu naiz. Zu “Gonzalezek esandako astakeriek” kutsatu zaituzte edo Aimarrek azio ikaragarriren bat egin dizu. Ez da posible bestela hainbesteko gorrotoarekin idaztea. Aimar, ezagutzen zaitugunok badakigu nolakoa zaren. Zu bai egiazko zapelduna zarela, frontoitik kanpo beti… eta aurten frontoian ere bai. Ez aldatu!

Eta Maitane Gereñori berriz, Aimar-Gonzalezen semifinalean telebistan agertutako pankarta batek zihoena esango diot: “ Manipulatzaileak eta gezurtiak kanpora. Gora Aimar!” Ba, horixe.

C. Loiarte- Goizueta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun