Haur eta gurasoen topaketa eginen da maiatzaren 14an

ttipi-ttapa 2007ko ots. 5a, 14:53
Goizuetako zagidantza berriz ere ikusiko da Leitzako kaleetan. TTIPI TTAPA

Areso, Goizueta-Arano eta Leitzako eskolen artean

Egun osorako jarduera mordoa antolatuak dituzte, eta euria eginez gero, Plazan egin beharrekoak frontoian eginen dira seguruenik.

Goizeko 11:00etan hasiko da topaketa Plazan eginen diren Joku kooperatiboekin. Eguerdiko 13:00etan kalejira, Goizuetako gazteen zagidantza eta Leitza-Goizuetako trikitilariekin. Segidan, Aresoko dantzari txikiak arituko dira. Bazkaltzeko ogitartekoa norberak berea eraman beharko du, eta edatekoa, Aurrera elkartean emanen zaie. Arratsalde partekoa 16:00etan hasiko da Goizuetako eskolako kantariekin eta Asketa Txikikoen emanaldiarekin. 17:00etan “Bizi alai” antzeslana eskainiko du Bihar taldeak, eta eguna bukatzeko, arratsaldeko 18:00ak aldera, txokolate jatea eta ingurutxo popularra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun