Leitzako Aralar udal taldearen oharra

Utzitako argazkiak 2006ko aza. 8a, 10:24

Legealdia bukatzeko urte bat baino gutxiago gelditzen da eta azken momentura arte itxoin gabe, Aralarrek bultzatu nahi dituen proiektuak aurreratu nahi dizkizuegu, herritarren babesa lortu asmoz. Esan beharra dago, egitasmo hauek azken urte eta erdi honetan lantzen ari garela eta orain ailegatu dela momentua erabakiak hartzeko.

Hauexek dira Aralarrek bultzatu nahi dituen egitasmoak, legeldia gortu baino lehen.:

1- Etxebizitzak: Landa Goikoa/Landa Behikoaren hirigintza planaren aldaketa.
2- Hirigintza: Gasolindegi zaharreko rotonda berria.
3- Gizartea: Gizarte Zentroaren sorrera.
4- Turismoa eta garapen ekonomikoa: Plazaolako geltokiaren eraikinen zesioa turismoa lantzeko.
5- Zerbitzu orokorrak: Zonaldeko Mankomunitate orokorraren sorrera.
6- Hurrengo legealdia: Abertzale eta ezkertiarren zerrenda bateratuaren sorrera.

1- Etxebizitzak: Landa Goikoa/Landa Behikoaren hirigintza planaren aldaketa. Aralarrek behar beharrezkoa ikusten du egitasmo hori lantzea eta onartzea arrazoi hauengatik:
• Babes ofizialeko etxebizitzak sortzeko. Orain dela 30 urte egin zirela azkenak.
• Herriari beste bideragarritasuna emateko - Aldezaharra mantendu eta apaindu. - Elbarren kalea, zona komertziala, trafiko gutxigokin. - Landa: eraikin berriak, plaza berria eta parkeak. - Amazabal: eremu residentziala eta kirol eta hezkuntza zerbitzuak. - P.Arrazola: eremu residentziala.
• Herriko auzo guztien lotura izanen den eremu berri bat sortzeko.
• Azpiegitura publiko berriak eta egokiagoak egituratzeko: parkeak, pasealekuak eta berdegune gehiago, zubi berri bat eta eraikin dotazionalak.
• Erreka moldatzeko: uholdeen arazoak saihestu eta herria errekaruntz eraman.
• Herriko zeharbidea deskongestionatzeko, eremu berriko zeharbidera kotxeak eta autobusak eramanez.
2- Hirigintza: Gasolindegi zaharreko rotonda berria. Proiektu hau oso aurreratuta dago eat Nafarroako Gobernuko oneritzia du. Rotonda berri honekin zebrabideak jarriko dira eta Lopeneko iturria rotondaren erdian kokatuko da. Beste aldetik autobus eta kamioi handiek nahiko toki izanen dute. Herriarentzat toki polit, eroso eta seguroa geldituko da, herriko erdigunean.
3- Gizartea: Gizarte Zentroaren sorrera. Gure ustez herriak behar du horrelako egitasmoa herriak dituen gabeziak asetzeko. Aralarrek proposatzen du horrelako gune bat sortzea, erapilpen hauekin: - Gazteen gunea. - Umeen gunea. -Talde kulturalentzako guneak. -Proiekzio eta hitzaldien gunea. - Beste aukerak (zaharrak, ikastaroak…). Udalak bere garaian enkargatu zuen txosten teknikoa, Atakabeltzaren erabilpenak zehazteko eta finantziaketa aztertzeko lanak egiten ari dira eta sarri izanen dira ikerketa horren emaitzak. Beste aldetik eta jabeturik zine aretoa egokitu behar dela, txosten teknikoak eta arkitektonikoak eskatu ditu.
4- Turismoa eta garapen ekonomikoa: Plazaolako geltokiaren eraikinen zesioa turismoa lantzeko. Gaur egun eraikin horiek Nafarroako Gobernukoak dira eta ez dute asmorik deus egiteko. Guk proposatzen duguna zera da:
herrintzat gelditu daitezela, zesio moduz gutxienez, herriak lantzeko turismo arloan ditugun gabeziak. Asmo horien artean hauexek izan daitezke guretzat egokienak:
- Aterpe turistiko bat jartzea. - Trenbide, mehategi eta burdinolen historia biltzeko gune bat. - Trenbidea mantentzeko era erabiltzeko gunea.
5- Zerbitzu orokorrak: Zonaldeko Mankomunitate Orokorraren sorrera. Azken bi urte hauetan zenbait txosten eta ikerketak egin dira jada, zonaldeko herriek eskeintzen ditugun zerbitzu publikoak aztertuz. Nahiko datu baditugu gure zerbitzuak ezagutzeko, gure gabeziak eta onurak. Orain momentua ailegatu zaigu, erabakia hartzeko. Gure proposamena da: Zonaldeko Mankomunitate Orokorra sortzea inguruko herriekin batera, hau da Areso, Arano, Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri eta Goizueta.
Helburuak: -Zonaldeko koordinazioa hobetzeko. - Nafarroako Gobernuaren aurrean indar gehiago izateko. - Finantziaketa orekatzeko, ez bakarrik biztanleen arabera, baizik formula mistoak bilatuz. Mankomunitate horretan orain ditugunak sartuko lirateke (zaborrak, euskara, gizarte zerbitzuak, partzuergo turistikoa, Cederna-Garalur) eta zerbitzu berriak sortuko lirateke (hirigintza, ingurugiroa, herriko lanak, ura…).
6- Hurrengo legealdia: Abertzale eta ezkertiarren zerrenda bateratuaren sorrera. Aralarrek beharrezkoa ikusten du indarrak batzea. Alderdikeria alde batera utziz, garaia da zerrenda bateratua ateratzeko. Izen berri batekin, jende berrikin, taldeen protagonismorik gabe, herriarentzat lan egiteko prest.

Leitzako ARALAR.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun