Harri-jasotzaile berrietan Urrezko Txapelketa irabazi zuten ekainaren 18an Armentian Josetxo Urrutia leitzarrak eta Agirre bere bikoteak. Araba Euskarazko festaren baitan herri kirol jaialdia egin zen. Urrezko harri-jasotzailearen txapela Urrutiak eta Agirrek jantzi zuten azkenik, baina ez borrokatu gabe: Lertxundi eta Telleria II.ari 200 kiloko aldea atera zioten, beraz, bi altxaldirengatik irabazi zieten. 100 kiloko zilindro zaharrarekin berdin gelditu ziren Urrutia eta Telleria II.a. 100 kiloko kubikoarekin Agirrek 17 altxaldi egin zituen eta Lertxundik 15. Hemen erabaki zen txapela, txanda librean 100 kiloko bolarekin berriz ere berdin gelditu baitziren. Azkenean, Urrutia eta Agirrek 6.900 kilo altxatu zituzten.