012 Infolocal zerbitzua martxan jarri du Udalak

Juana Mari SAIZAR 2006ko mai. 12a, 17:56
012-Infolocal edo Udala hitz egiten proiektuan sartuko da Aresoko Udala ere. Juana Mari SAIZAR

Herritarrentzako zerbitzu berri bat jarri nahi du martxan Udalak, 012 Infolocal edo Udala hitz egiten deitzen da. Ziur ohitzea kostako dela baina erabili beharrekoa izango da, honek duen aurrekontua amortizatzeko. Zerbitzu honek duen abantaila jendeak behar dituen ziurtagiriak, enkarguak, paper kontuak diren gehienak, telefonoz eskatu eta zuzenean egingo dituzte. Baita kexak, proposamenak, ideia berriak, deialdiakā€¦ egiteko ere baliagarria da. Beste herri batzuetan jada martxan da eta etekin handia ateratzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun